AppleTB: Apple kanal berezia euskalTuben
Gaurkoan Appleberriren ekimen berri bat aurkeztera gatoz: AppleTB. Appleberrin jartzen ditugun bideoak euskalTuben ere ikusgai egongo dira. Guk sortutako bideoak erabiltzaileekin elkarbanatzea eta partehartzea bultzatzea da gure asmoa. Bide horretan urrats bat gehiago eman nahi izan dugu partehartze hori bermatze aldera euskalTube gure bideoak ikusteaz gain zureak ere ikusi nahi dutugu. Applerekin lotutako bideorik baduzu, sareratu ezazu euskaltube.com gunean eta gaineratu AppleTB kanalera.
Izan taldekide!
Taldekide izateko euskalTube webgunean erabiltzailea izan behar zara. Ez bazaude euskalTuben erregistratuta euskalTubeko erregistro formularioa bete. Erregistratu eta gero izena ematerakoan erabili duzun e-postan berrespen mezua jasoko duzu. Erregistroa amaitzeko beharrezkoa da berrespen mezuan datorren loturan klikatzea.
Erregistroa burutu eta saioa hasi ondoren, joan AppleTB kanalera helbidera jo eta “Izan taldekide” idatzita duen lotura klikatu. Hortik aurrera, AppleTB kanaleko kide izango zara eta sareratzen dituzun bideoak kanal honi eransteko aukera izango duzu erabiltzailearen menuaren bitartez.
