Mac OS X 10.5.3 eskuragarri
Gaur arratsaldetik, maiatzak 28, eskuragarri dago Mac OS 10.5.3 bertsioa. Eguneraketaren berrikuntzak amaigabeak dira. Sistemaren segurtasuna, bug-en konponbidea, Airport konexioaren obekuntza, Agenda, Automator eta iCal konponbideak, iChat-en obekuntzak, Mail, Control Parental, Spaces, Time Machine eta VoiceOver. Derkarga kopurua 100 Mb-tik 400 Mb-tara doa (sistemaren arabera). Nire Power Book G4an adibidez 198 Mb dirala ikus dezakezu.
Informazio gehiago: Apple Support | About the Mac OS X 10.5.3 Update

May 29th, 2008,12:32 am-etan
Nire Macbook Pro-rako 198 MB-ko paketea izan da, eta oraingoz ez dut ezer nabaritu, hala ere bihar klasean probatuko dut ea 802.1x sareak zelan doazen, orainarte internetik gabe egon bait naiz unibertsitatean.
May 29th, 2008,9:44 pm-etan
[…] atzo Mac OS X 10.5.3 eguneraketa kaleratu ondoren argazki kamera digitalen RAW formatua bateragarria egiten duen eguneraketa […]
June 5th, 2008,5:13 pm-etan
Nik PowerBook G4 bat daukat, 15″ azkenengoetarikoa, 1,5 GBeko RAMarekin. Gauza da ez naizela ausartzen Leopardera pasatzea, ez dakit suabe ibiliko den edo… Zuk (zuek) zelan daramazue? PowerBook-a fin dabil?
June 5th, 2008,6:10 pm-etan
@Julen. Makina berdina dugu, baina zurea azkarragoa da. Nireak 512 Mb RAM memoria du. Sistemaren gutxieneko betebeharrak. Batzutan motel doa, baina zuk 1,5 GBko RAM memoriarekin ez duzu arazorik izango.
June 5th, 2008,10:51 pm-etan
Asteburu honetan proba bat egingo dut. Kanpo disko batean irudi bat egingo dut eta gero Leopard instalatu. Aste batzutan ondo badoa, horrelaxe utziko dut. Bestela berriz ere Tiger instalatu ta kanpo diskoko irudia erabiliz informazioa errekuperatu.