Nola erabili Leopard eguneraketa DVDa sistema hutsetik instalatzeko
Leopard eguneraketa DVDa baduzu ezingo duzu sistema hutsetik instalatzeko erabili. Mac OS X 10.4 (Tiger) behar duzu eguneraketa burutzeko. Aurreko bertsioetatik ezin daiteke Leopard-era eguneratu (saiakera egin nuen 10.3.9 bertsiotik eguneratzen, baina ezin)
Hemen azalduko ditugun pausoak jarraituta eguneraketa DVDa sistema instalatzeko diska balitz bezala erabil ahal izango duzu. Bideo bat prestatu dugu eta Appleberriko playerrean eta euskalTubeko AppleTB kanalean ikusgai dago.
- Abiaratzi zure Mac makina Leopard eguneraketa DVDa unitate optikoan duzula.
- DVDtik abiaraziko dugu sistema. “C” tekla sakatu bost segundutan.
- Instalatzailea abiarazi eta gero, Tiger edo Leopard lehendik instalatuta dituzun jakiteko bilaketa egingo du instalatzaileak.
- Tiger edo Leopard sistemak ez baditu aurkitzen ezingo duzu aurrera jarraitu.
- Trikimailu batekin instalatzailea nahastuko dugu. Klik egin goikaldean dagoen menuaren “Utilidades” fitxan, gero “Restore Time Machine backups” aukeratu.
- Egin klik jarraitzeko botoian eta “Restore Time Machine backups”-en bila hasiko da. Bost segundu pasa ondoren egin atzera Mac OS X intalatzaileraino.
- Orain jarraitzeko botoia klikable bihurtu da eta Leopard instala dezakezu.
Bideoa: Nola erabili Leopard eguneraketa DVDa sistema hutsetik instalatzeko
