Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

iPhonea 99 eurotan uztailetik aurrera?

The Times egunkariak kaleratutako berriaren arabera iPhonearen modelo berria uztailetik aurrera 100 libratan (126 euro) merkaturatuko dute.

Esklusibotasun politika aldaketa hau Appleren estrategia berri bat  dela salmentak bultzatzeko eta helburuak betetzeko eta urtea merkaturatutako 10 milioi unitaterekin  amaitzea dio egunkari britainiarrak.

UBSko merkatu analistek ordea iPhonea Europa osoan 99 eurotan salduko dela kalkulatzen dute. Merkatu analistek telefonia mugikor operadoreek  subentzionatutako iPhoneak izango direla uste dute.

Iturria: Timesonline | New iPhone could be for sale at £100 by July

  1. AitorZ -(e)k dio:

    99 Euro? Eta hilero ordaindu beharreko kontratua zenbatekoa izango da? Horrela 10 milioi ez 1000 milioi salduko dituzte.
    Ez dakit zergaitik baina iPod-arekin eduki duen exitoa iPhone-arekin edukiko duela uste dut.
    Aste bat WWDC 08-ko keynoterako.

  2. Imamon -(e)k dio:

    Nire ustez Applek ez dio utziko telefonia mugikor operadoreei Phonea 99 eurotan saltzen. Apple iPod gailuak ere saltzen ditu. iPhonea hain prezio baxuan saltzen badute beste produktuen salmentak jaitsiko lirateke. Erosiko zenukete iPod Touch bat iPhonea merkeagoa bada?

  3. JGabiMark -(e)k dio:

    Nik ez dakitx egixa izengo dan edo ez, ze interneteko zurrumurru horreik badakitzue zelakuak dien. Baina egixa bada nik erosikot bat dudarik barik, nahiz ta 2009ko martxorarte daukoten vodafonekin kontratua…

  4. Imamon -(e)k dio:

    @JGabiMark nola uste duzu gaudela besteok? Ez dakin noizarte dudan kontratua sinatuta vodafonekin eta iPhone bat dut

  5. Julen -(e)k dio:

    99€ merkeegia iruditzen zait gauza honerako. Horrelakoa izango balitz datu tarifa oso garestia izango litzatekeelakona nago eta menpekotasun kontratua guztiz basatia.