Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Baieztatuta, Telefonicak kaleratuko du iPhonea Espainian

Cesar Alierta, Telefónicako presidentea, iPhone bat eskuan duela

Cesar Alierta, Telefónicako presidentea, iPhone bat eskuan duela.
Argazkia: CC-BY-SA | Dekuwa

Hilabeteetako zurrumurruen ondoren gaur adierazi dezakegu zalantzarik gabe Telefonicak kaleratuko duela iPhonea Espainian. Teléfoninak prentsa ohar baten bidez baieztatu dute iPhonea Espainia ekarriko duen operadorea izango dela. Hala ere, ematen dituzten datuak oso eskasak dira. “Teléfonicak Applekin akordio bat sinatu du iPhonea Espainian merkaturatzeko. iPhonea aurten jarriko da salgai” soilik irakur daiteke prentsa oharrean.

Beraz ez dakigu kaleratzeko data zehatza, esklusiboki kaleratuko duten, modeloaren zehaztasunak, 3G modeloa izango den edo ez.

Informazio ezak zer pentsatu ematen digu. Teléfonicak esklusiboki kaleratzekotan ez duzue uste prentsa oharrean argi utziko zutela?

Iturria: Telefonicako Prentsa gunea