Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Applek Keynotes bideopodcast kaleratu du

Orain arte ohikoa zen keynote baten ondoren denbora gutxira Applek ekitaldiko bideo bat argitaratzea. Baina hemendik aurrera iTunes bidez deskargatzeko aukera egongo da, propio sortutako bideopodcast baten bitartez.

Momentuz azkenengo bi MacWold ekitaldietako keynoteak eta Martxoaren 6ko ekitaldiak daude (kalitate nahiko onean, baina ez bereizmen handian).

Orain plazaratu badute asteleheneko keynoteko bideoa publikatzeko izango delakoan gaude. iTunes bidez harpidetu zaitezkete Podcast ataleko teknologia berrien sailean edo hurrengo lotura erabilita: Apple Keynotes Podcast

Iturria: TUAW | Apple releases official “Keynotes” podcast