Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

iPhonearen bigarren bertsioak 3G eta GPSa izango du

iPhoneak urtebete bete ondoren, Applek iPhonearen bigarren bertsioa aurkeztu du gaurko WWDC 08 keynotean. Modelo berriaren ezaugarri nagusienak 3G teknologia erabiltzen duela (EDGEren ordez) eta GPSa barneratuta duela dira.

Diseinua

Aurreko modeloarekiko ezberdintzen dituen ezaugarriak digu modelo berriak. Atzeko aldea bi zatitan banatuta zegoen eta zilar koloreak hartzen zuen azalera gehien eta geratzen zen zatia beltzak. Oraingoan atzeko aldea kolore bakarreko da eta bi kolore artean aukera daiteke, beltza eta zuria.

Aurreko modeloak baino bi gramo gutxiagoko pisua badu ere, ez da gauza bere gertatzen tamainarekin, zertxobait handiagoa bait da. 115,5 mm altueran (115 mm-en kontra), 62,1 mm zabaleran ( 61 mm-en kontra) eta 12.3 mm lodieran (11,6 mm en kontra).

Goazen berrikuntza nagusienak azaltzera.

3G

iPhonea azkarra zen EDGE konexioak zituen mugak zirela eta, baina orain 3G teknologiarekin hirukoiztu egin da azkartasuna. Baina haratago doa. 3G erabiltzen duten beste sakeleko batzuekin alderatuz gero ( Nokia N95 edo Treo 750 esaterako) %35 azkarrago da. Bost segundu behar ditu e-posta jaisteko. Wi-Fi-aren antzeko abiadurak lor ditzake.

GPSa

Oraingo bertsioak mapetan GPSa barneratuta du. 3G iPhoneak kokalekua aurkitzen du GPS edo kokalekua triangelatuz telefono dorreetatik edo Wi-Fi errepikatzaileetako datuen bidez. Inguruan dauden saltokiak aurkitzen ditu hitz bilateka eginez.

Argazki kamera

Argazki kameran hobekuntzak (oraindik 2 megapixel baina geottaging zerbitzuarekin) soinu kalitate hobeagoa.

Bateria

Baina guzti honek bateriaren iraupenean eragina izango du?
Baterian hobekuntzak egin eta 300 ordu (250 aurreko modeloak) standby, 3G hitzalita badago 10 ordu (aurreko modeloak 8 ordu) hitz egiten eta 3G erabiltzen 5 ordu. 5 eta 6 ordu bitartean 3G teknologia nabigatzeko erabiltzen bada, 7 ordu bideoak ikusteko eta 24 ordu musika entzuteko.

Kaleratzea eta salneurria

3G iPhonea uztailaren 11tik aurrera egongo da salgai Hego Euskal Herrian Movistarren eskutik, salneurria oraindik zehazteke dago. AEBtan 199 dolar 8GBtakoa eta 299 dolar 16 GBtakoa (zuri kolorean ere eskuragarri)

Ondorioak

Baina dena ez dira gauza onak. Applek dio argazki kamera hobetu dutela, baina oraindik 2 megapixel bakarrik ditu gainera ez ditu bideorik grabatzen eta aurreko aldean kamerarik ez duenez bideo-deiak egitea ahaztu beharko dugu. Oraindik Safarin Flash erabili gabe jarraitu beharko dugu. eta azkenengoz, 32GBtako modeloa egongo delakoan gaude, baina gaurkoan espero genuen.

  1. Teknopataren txokoa > Jostailu berria -(e)k dio:

    […] Ederra e? Nire agendafono berria da. Applek iPhone 3G ditxosozkoa aurkeztu duen aste berean, ’switcher’ egin naiz ni, plataformaz aldatu dut; baina ez Windowsetik Macera, Palmetik […]