iPod Touch bat orain erostea ez da aukera ona
Astelehenean Applek iPhonea eskuragarriago egiteko salneurria jeitsiko zuela adierazi zuen. AEBtan 199 dolar 8GBtakoa eta 299 dolar 16 GBtakoa salneurria dauka. Momentu honetan iPod iPod Touch bat erostea ez da aukera ona.
iPod Touch-a telefono eta kamera gabeko iPhone bat da. Beraz, iPhonearen salneurria jaisten badute, iPod Touch-arena ere jeitsi beharko dute. Ez du zentzurik iPod Touch batek iPhone bat baino gehiago kostatzea.
Horregatik gure gomendioa da hilabete itxoitea eta orain iPod Touch bat ez erostea.
