AppStore-ak 500 aplikazio baino gehiago edukiko ditu eta laurden bat dohan izango dira
iPhone eta iPod Touch-endako aplikazioak garatzeko SDK orain dela hainbat hilabete kaleratu zen, eta bihar AppStore-a ateak irekiko ditu. Bertan hilabete hoietan software garatzaileak egindako lana ikusteko eta probatzeko aukera izango dugu.
Steve Jobs-ek USA Today egunkariarekin hitzegin du eta AppStore-ak 500 aplikazio baino gehiago izango ditu hasieran. Guzti hoietatik laurden bat doakoak izango dira, eta ordaindu beharreko aplikazioen %90-a 9 dolar baino prezio txikiagoa izango dute, beraz hasteko oso ondo dagoela iruditzen zait.
Horrez gain NewYork Times-ek esan duenez, aplikazio guztien heren bat jokoak izango dira.

July 10th, 2008,6:04 pm-etan
[…] Komentatu dugun bezela AppStore-ra ezin gara sartu bihar arte, hala ere badirudi denda iada zabalik dagoela, eta sartzeko pausu erraz batzuk jarraitu besterik ez ditugu egin behar. […]