Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

iTunes 7.7 deskargatzeko prest

Bihar saltzen jarriko dute 3G iPhone berria (Espainian eta beste hainbat estatutan), eta hau kudeatuko duen iTunes programaren bertsio berria (7.7 bertsioa) prest dago iada deskargatzeko.

Bertsio berri honekin AppStore-era sartzeko aukera izango dugu eta horrez gain iTunes programa gure iPhone-arekin kontrolatzeko aukera ere izango dugu “Remote” izeneko aplikazioarekin. Hau AppStore-tik deskargatu dezakegu bihartik aurrera doan.