3G iPhone-a: Erosi aurretik jakin beharrekoa
Iritsi da egun berezi hau, eta zoro baten moduan Movistar-en lehen dendara joan aurretik 3G iPhone-ari buruzko datu batzuk emango dizkizuet, eta ondoren nire iritzia.
Jakingo duzuen bezela, iPhone-a Movistar telefono sarea erabiliko du Espainian, eta erosterakoan operadore honekin kontratu bat sinatu beharko duzue 2 urteko iraupenarekin.
Kontratu hau 3 zatitan banatuta dago eta hauen arabera merkeago edo garestiago aterako zaigu mugikorra.
Lehenengo zatia mugikorraren prezioa izango da. Zenbat eta ahots kontratu garestiagoa aukeratu, mugikorraren prezioa txikiagoa izango da.
Bigarren zatia ahots eta sms-en kontratua da. Hau 9 eurotik 90 euro/hilebetero arte iritzi daiteke. Kontsumoaren menpe egongo da noski, dei asko egiten baditugu edota gutxi.
Hirugarren eta azken zatia datuen kontratua izango da, eta bi aukera ditugu hemen: “Tarifa Plana iPhone” eta “Tarifa Plana iPhone Plus”.
Lehenengoak 15 euro/hilebetero kostatuko zaigu, eta internet-en nahi adina egon gaitezke, hori bai 200 Mega-ko kopurua iritsi ostean abiadura moteldu egingo da, baina internet erabiltzen jarraitu dezakegu ezer gehiago ordaindu gabe.
Bigarrengo aukerak (Tarifa Plana iPhone Plus) 25 euro/hilebetean kostatuko zaigu, eta aurrekoarekin ezberdintzen duen gauza bakarra, 200 Megako “limitea” 1 Gigara pasatzen dela.
Beraz guzti hori nahastuta honako aukera taula bat lortuko dugu:
Ahots eta sms kontratua | Datu kontratua | iPhone prezioa
9€ 15€ 299€ (8Giga)
9€ 15€ 359€ (16Giga)
20€ 15€ 149€ (8Giga)
20€ 15€ 209€ (16Giga)
40€ 15€ 49€ (8Giga)
40€ 15€ 109€ (16Giga)
60€ 25€ Doan (8Giga)
60€ 25€ 59€ (16Giga)
90€ 25€ Doan (8Giga)
90€ 25€ Doan (16Giga)
Datu hoiek kontutan izanda zera esan dezaket. Datuen kontratua ez da oso garestia, egia esanda garestiagoa izango zela uste nuen, baina abiadura moteltzen badigute 200 Mega kontsumitu ondoren, zertarako nahi dugu 3G teknologia. Ez al zuten 3G teknologia jarri datuen abiadura azkarragoa izateko?
Horrez gain, iPhone-aren prezioa oso garestia iruditu zait. 359€ 16 Gigako iPhone bategatik? Ez al zuen Steve Jobs-ek esan prezioa 199$ baino txikiagoa izan behar zela?
Nire iritzia eman aurretik iPhone baten jabe naizela komentatuko dut lehendabizi. Euskaltel-ekin erabiltzen dut, eta egia esanda oso oso ondo dabil. Telefono bikaina da eta dirua izan eskero benetan gomendatzen zaituzten 3G iPhone bat erostera. Hala ere interesgarria izango litzateke egun batzuk itxarotea, gehienbat gaur erosiko dutenen iritzia jakiteko gehienbat.
Eta ni bezela iPhone “zaharra” baduzue, zertarako erosi bertsio berria? 2.0 firmwarea iPhone “zaharretan” ere istalatzeko aukera dago, eta laister “hackeatuko” dutela uste dut beraz GPS eta 3G teknologiak oraingoz beharrezkoak ez badituzue nahikoa duzue iPhone “zaharrarekin”.

July 18th, 2008,12:44 pm-etan
Kaixo,
Lagun bat AEBtara joango da, eta ea iPhone bat nahi dudan galdetu dit. Zelan dago gauza ondoren hemen aktibatu eta arazo gabe ibiltzeko? Entzun/Ikusi dudanez ez dago arazo larregi, aplikazio bat erabiltzea besterik ez omen da. Zuen gomendioa/iritzia?
July 18th, 2008,1:38 pm-etan
3G iPhone bat erostean, dendan bertan kontratu bat siñatu behar da telefono operadore horrekin. Lehen telefonoa bakarrik erosi eta gero etxean kontratua siñatu behar zen, eta noski, askok ez zuten kontratua siñatzen eta programa baten bidez telefonoa “liberatzen” zuten.
Hori dela eta orain iPhone bat erostean, momentu berean dendan kontratua siñatu behar da, beraz zure lagunak ezingo dizu iPhone-a erosi.
Beraz oraingoz itxaron edota movistar-ekin erosi beharko duzu iPhone-a hemen. Nik zer egingo nuke? Ba itxaron, movistar-en prezioak oso garestiak direlako.
Horrez gain, Apple Storeetan argazkiren bat atera eskero, gustora jasoko genituzke argazki galerian jartzeko.