Irailaren 9-an Apple-ek aurkezpen bat emango du

Azken aste hauetan Apple-ek aurkezpen berri bat emango zuela zioten zurrumurru asko zeuden, eta atzo bertan baieztatu zuten Cupertino-tik aurkezpen berri hori.
Irailaren 9an izango da San Francisco hiriko Yerba Buena Center-en goizeko 10etan (Euskal Herrian Arratsaldeko 7-ak izango dira).
Aurkezpenean hitzegingo denari buruz ezer gutxi dakigu baina Apple-ek komunikabideetara bidalitako gutuna (goian ikusten den irudia) kontutan hartuta iPod-ei buruz hitzegingo dutela (beste hainbat gauzen artean noski) uste dugu.
Hainbat web orrik iPod Nano berri bat aurkeztuko dutela diote, honentzako “funda” berriak iada aurkitu bait dituzte salgai, eta horrez gain iTunes 8 bertsioa ere kaleratuko dela diote. Bertsio berri honek akats batzuk konpontzeaz gain itxura berria izango dutela diote.
Zer uste duzue kaleratuko dela? Zer gustatuko litzaizueke?
