Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Apple Espainiak prentsaurrekoa emango du Irailaren 11-an

prentsaurrekoa-itunes8b

Apple Espainiako prentsa buruak honako email hau bidaltzen hasi da komunikabideetara. Bertan Irailaren 11-an emango duten prentsaurrekora konbidatzen hasi dira. Zer aurkeztuko dute Irailaren 9-an San Franciscon? Europa eta Espainiarekin zerikusia izango duen zerbait izango da, bestela ez lukete Madrilen aurkeztuko.

 

iTunes 8 laister gure artean egongo denez agian tele-sailak eta filmeak alokatu eta erosteko aukera jarriko dute Espainiako iTunes Store-an. 

  1. Josu -(e)k dio:

    Ba, Espainiarekin serikusia badu, iWine izan leike, agian.
    http://www.youtube.com/watch?v=BNa8zEYp7WE

    Hori bai, Mac batek, ardoa baino, sagardoa emango du. Ezta? :)

  2. AitorZ -(e)k dio:

    Epa, bideoa oso ona!

    Eman edo ez eman, hasieran sagardoa ematen hasiko zen, baina azken urteetako aldaketekin, nork daki! Agian noizbat edari iSotonikoak emango ditu, baina usb portutik izan beharrean firewire portutik.