iTunes 8 : Hau al da diskoak ikusteko modu berria?
Kontatu genizuen bezela egun batzuk barru (Irailaren 9-an) Apple-ek aurkezpen bat emango du eta bertan hitzegingo denari buruz nahiz eta oraingoz ezer jakin badirudi poliki poliki informazio gehiago kaleratzen ari dela.
Gai nagusiak iPod Nano eta iPod Touch berriak eta iTunes-en 8. bertsioa izango direla esaten dute hainbat tokitan, eta oraingoz ofiziala ez izan harren argazki horretan iTunes 8-an diskoak ikusteko modu berria zelakoa izan daitekeen ikusi dezakegu. Horrez gain beste hainbat berrikuntza ekarriko dituela ere esan dute, horien artean HD Bideoa, eta Genius modua, azken honek zure gustoko musikaren hantzeko beste taldeak ezagutzeko balioko du. iTunes Store-ak harpidetza modu berria izango zuela ere idatzi zuten hainbat web orritan baina badirudi oraingoz ez dela horrelakorik egongo.
iTurria : Solomacs.com

September 10th, 2008,12:26 am-etan
[…] iTunes 8ren zurrumurruak egi bihurtu eta baieztatu dezakegu, gurean dela Appleren soinuak entzunarazi eta sinkronizatzeko […]