Orrialdea Kargatzen, itxaron pixka batean mesedez!

Honi Buruz

Appleberri 2006ko martxoan sortu zen AnttonP-ren ekimenez. Apple informatika enpresaren berriak jorratzen zituen blog pertsonal izatetik euskarazko Appleren blog komunitario ez-ofiziala izatera pasa da. Bost MacErok kudatzen dugu Appleberri. Guztiak euskaldunak eta gazteak. Bertan Apple galaxian gertatzen diren berriez arituko gara.

Parte hartu

Appleberri ez da albistegi soil bat. Albistegi izateaz gain, eztabaida gune ere izatea nahi dugu. Edonori parte hartzeko aukera eman nahi diogu. Modu erraz batean informazioa elkartrukatu, osatu, zuzentzeko, eztabaidatzeko edo zure iritzia azaltzeko albisteoi erantzuteko aukera duzu.

Irakurle parte-hartzaileak nahi ditugu. Zu ere informazio eta iritzi emaile bihurtu zaitezke. Appleberrin publikatzeko albiste bat edo interesgarria izan daitekeen zerbait aurkitu ezkero ez izan dudarik eta jarri gurekin harremanetan. Parte hartzea oso erraza eta azkarra da. Sarreretan eta foroan erantzunak eta galderak segituan aterako dira pantailan eta beste lagun batzuekin eztabaidatu dezakezu.

Argazki edo bideo bat duzula? Hau ere gurean azaltzea nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. Eskatzen dugun gauza bakarra zuk sortutako edukia izan behar dela da. Honekin batera noiz eta non ateratakoa den, zer edo nortzuk agertzen diren, edo bestelako informazioa bidaltzea eskertuko genuke.

Zuzeneko berriemaileak ere nahi ditugu.

Eta zergatik euskaraz?

Interneten ere euskararen presentzia beharrezkoa delako. Edukia sortu eta bultzatu behar delako. Baina Appleberri ez da “euskara bultzatzeko ekimena”, baizik eta Apple berriei buruzkoa, hori bai, euskaraz egina irakurle euskaldunentzat.

Badakigulako euskal MacErok egon badaudela, baina sarean zehar sakabanatua daude. Appleberri hauei zuzenduta dago.

Zenbat kobratzen duzue?

Askotan egin diguten galdera da. Appleberriko blogariak ez dugu egindako lanarengatik kobratzen, are gehiago, hau egiteagatik gastuak ditugu.

Nahi dugulako eta nahi dugun bitartean Appleberri egiten jarraituko dugu.

Nortzuk egiten dute Appleberri?

AnttonP

MacEro aramaixoarra. Gazte gaztetatik diseinuzale amorratua. Mac munduan larregi ez daraman arren barru barruraino sartu da. Imamonen ikasle izandako “artista”. Mundu birtualaz gain, zorokeriak egiten ditu eskegita, mendia oso gogoko baitu, baita bertako arrisku kirolak ere.

AitorZ

MacEro eibartarra. Gestio-informatikako ikaslea Bilbon. Mac mundura orain dela bost urte salto egin zuen.

GorkaM

MacEro gasteiztarra. Ikus entzunezko bigarren mailako ikaslea MUn. Mac plataformara iritsi berria.

Imamon

MacEro arrasatearra. Diseinugile grafikoa. Lehen irakasle eta orain maketatzaile. Software libre zalea
afizioz eta MacEroa ofizioz.

LibeA

MacEro eskoriatzarra. Izenez Libe Aranburuzabala baina askok Libelu deitzen diote. Ikus-entzunezko komunikazio eta errealizazioko ikaslea Madrilen. Mac munduan sartu berria da eta galdu xamar dabil.